XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Olio-langileen (orotara: 70.000) 1978ko urriko erreibindikapenei begiradatxo bat eman dezaiegun: 1. lege martzialaren amaiera.
2. preso politiko guztien askatzea. 3. olio industriaren iranizatzea.
4. komunikazio guztiak pertsieraz izatea. 5. atzerriko enplegatu guztiek aldegin dezaten.
6. emakumeen aurkako diskriminazioaren amaiera.
Eta abar, besteak beste gobernuaren ofizial altu eta ministrari ustelen zigorra... Esan nahi baita: 70.000 langile horiek guztiz erreibindikapen
Eta Irango ekonomiarentzat ikaragarrizko kolpea izan zen: industriaren produkzioa 1978ko bigarren erdian 42an jeitsi zen, eta estatuaren irabaziak
1978ko uztailean Irango grebalarien eskakizunetatik %30a, baldin bazegokion
Gobernuak azenarioa eta egurra erabili zituen.
Alde batera, urtean hiru opor-egun gehiago ezagutu zien langileei; denbora baino lehenagoko erretiratuei soldataren ordainketa osoa ezagutu zien; e. a. Beste alde batera, disziplina neurri berriak ipini zituen:
Assef Bayat-en arabera, mugimenduaren buruzagiek bazekiten, momentu bakoitzean, zertan ari ziren, esan nahi baita, noiz zein erreibindikapen aurrera atera eta zein helburu taktikoz, e. a.: prozesua kontrolatzen zuten alegia.
Arj lantegiko langile batek:
Lantegian lantegiko buruzagiak sortu ziren: ez zen izan, beraz, lantegiez kanpoko buruzagitzarik, ez partidurik, ez erlijio instituziorik, ez besterik ere.
Langileen eta fabriketatik kanpoko oposizio politikoaren arteko harreman organikoa oso zen zalantzazkoa.
Fabrika liderren artean, hiru sailetatik topatzen ditugu: ezkertiar ideiek kutsaturikoak; erlijio-zirkuluetatik etorritakoak; eta sindikato-zaleak, nolabait esan.
Alta bada, ez eskualde, ez noski nazio mailako batzorde koordinatzailerik osatu zen prozesu guztian.
Husgune horixe aprobetxatu zuen Jomeiniren taldeak, iniziatiba bereganatzeko.
1979ko urtarrilaren 20an, talde horrek CCIS (inglesezko sigletan) sortu zuen: Greben Koordinaketa eta Azterketarako Batzordea.
Batzordekideak, hiru
Batzordearen lehen helburua:
Urtarrilaren 30erako (altxamendurako hiru aste falta zirelarik) CCISek 118 produkzio unitate lanera itzuli zitezen lortu zuen.
CCISen arabera, baitezpadakoa zen, iraultza garaituko bazen, unitate horietan lan egin zedin.
Aldi berean, fabriketako batzordeak (
Herrietan ere sortzen ziren
Sail desberdinetako grebalarien artean koordinaketa minimoak erdiesten ziren: petrolioaren langileek eta trenetakoek akordio bat iritsi zuten, bigarrengoek etxe-kontsumorako behar zen fuela karreiatu zezaten.
Horrelako akordioez behinik-behin, herriak zer-jana izan zezan, legea eta ordena administratu zitezen, higiene publikoa zaindu zedin lortu zen hainbat lekutan.
Otsailaren 1ean: Jomeini iristen da Parisetik Irana.
Otsailaren 1Oean: altxamendu orokorra.
11an: Bakhtiar-ek aldegiten du.
Islamiar iraultzaren garaipena aldarrikatzen da.
13an: Jomeinik lanerako itzulia agintzen du.
1979an zehar sortu ziren shurak.
Fabrika langileak ordezkatzen zituzten, eta beren helburu nagusia hauxe zuten: langileen kontrola ziurtatzea.
Bayat:
Shurek lau etapa igaro zituzten: Lehengoa, 1979ko otsailetik (altxamendua bete-betean) urte bereko abuztura bitartean (lehenbiziko errepresio bolada, erakunde ezkertiarren eta egunkari aurrerakoien debekatzea, militarren eraso gogorrak Kurdistanen, e. a.).
Inestabilitatea, harreman kapitalisten koloka, langileen borrokaren boterearengandiko independentzia aurkitzen ditugu etapa honen ezaugarri bezala.
Bigarrena, 1979ko irailatik 1981eko ekaina-uztaila bitartean.
Lantokietan goitikako kontrola inponitzen hasten da.
Shurak ahultzen hasten dira, kontrol organo gisa.
Mugimendua ofentsibatik defentsibara pasatzen da.
Hainbat shura independiente ezerrezten dira etapa honetan, hala nola
Hirugarrena, 1981eko ekainetik (oposizioaren exekuzio masiboak) 1982ko udara bitartean.
Elizgizonak erabat nagusitu dira, eta bai liberalak bai ezkertiarrak garbitzen dituzte.
Islamiar Elkargoek eskuratzen dute boterea lantegietan.
Hainbat lantegi militarizatzen da.
Shurak, gobernuaren aldeko izanik ere, debekatzen dira, formalki.
Laugarren etapan Islamaren aldeko indarren barru egonezinak suertatzen dira.
1979ko otsailaren 14ean, Jomeinik lanerako buelta agindu zuen beraz.
Eta langileak, itzuli egin ziren.
Buruz buru, hiru arazo tiporekin aurkitu ziren.
Batetik, konstrukzioan batez ere, nagusiek negozioak itxi zituzten eta hanka jokuan atera ziren Irandik; langile horientzako ezer ez zen gelditzen, ezer berengana zezaketenik alegia: horietarik asko lanik gabe geldituko ziren.
Bestetik, dena bertan behera utzi eta atzerriratu ziren industrien nagusiak ditugu.